Concerts

Egurra ta kitto · Irailak 21 setembre · EUSKAL ETXEA

És un grup creat a l’estiu de 2008 en Azpeitia. Tractant temes socio-polítiques en euskera i amb ska, punk i rock, van publicar el primer disc ‘Argituko du’ (2010) després d’una marxa a favor dels presos polítics bascos. Després vindríen ‘Lurrikara’ (2011), ‘Zuentzat’ (2013), ‘Egurra ta kitto’ (2015) i ‘Gure ordua’ (2016), i en 2018 ‘10 urte’, el disc que repassa la trajectòria de la banda. I com no, la gira que han organitzat pel dècim aniversari passarà per l’Euskal Etxea.

2008ko udan sortu zen Azpeitiko taldea da. Ska, punk eta rock estiloa, euskaraz eta gai sozio-politikoak jorratuz, euskal preso politikoen aldeko martxa baten ostean kaleratu zuten lehen diskoa ‘Argituko du’ (2010). ‘Lurrikara’ (2011), ‘Zuentzat’ (2013), ‘Egurra ta kitto’ (2015) eta ‘Gure ordua’ (2016) kaleratu ondoren, taldearen ibilbideari errepasoa egiten duen ‘10 urte’ (2018) diskoa kaleratu zuten. Eta, nola ez, urteurrenaren harira antolatutako bira Euskal Etxetik pasako da.

Cronopios · Irailak 21 setembre · EUSKAL ETXEA, 20:00

Cronopios és una cooperativa de músics idealistes. Nascuts a la riba oest de la Mediterrània a finals del segle XX, reivindica i fusiona estils com són el latin, el hip-hop i el funk, i fa una intensa aposta per la música en directe, carregada de referències des de l’intimisme més trascendent fins a l’humor més desvergonyit que sovint flirteja amb el surrealisme. Així ho demostra el disc ‘la sonora creació’ (2018) i la que vindran a presentar a l’Euskal Etxea ‘La segona creació’ (2019).

Cronopios musikari idealisten kooperatiba bat da. Itsaso Mediterranearraren mendebaldeko bazterrean eta XX. mende bukaeran jaioak, hip-hop, latin eta funk erritmoak aldarrikatu eta fusionatzen ditu, eta zuzeneko musikaren aldeko apostua egiten du taldeak, intimismo transzendentalenetik surrealismoaren inguruan dabillen umore lotsagabe bati buruzko erreferentziaz josia. Horrela demostratzen du ‘la sonora creació’ (2018) diskoak eta Euskal Etxean aurkeztuko duten ‘La segona creació’ (2019).

Mice · Urriak 4 octubre · L’HARMONIA, 20:00 · Gratuït

Miren Narbaiza (Eibar, 1986) és qui està darrere del nom Mice. Després d’estar al grup Napoka Iria durant alguns anys, publica el primer disc en solitari amb el mateix nom, amb Joseba Baleztana i Ilargi Agirre al seu costat. Anari, PJ Harvey o Alanis Morrisette han inspirat Narbaiza i sons còsmics són la base del seu primer treball, demostren que saben jugar amb l’atmosfera: efectes a les veus, distorsions a la bateria, sons de rerefons…

Miren Narbaiza (Eibar,1986) da Mice izenaren atzean dagoen musikaria. Napoka Iria taldean hainbat urtez aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio bere izen bereko lehen diskoarekin, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan ditu bidelagun.
Anarik, PJ Harveyk edo Alanis Morrisettek inspiratu dute Narbaiza eta apropos bilatutako soinu kosmikoak ditu bere lehen lanak; izan ere, atmosferekin jolasten jakin badakiela erakusten du bertan: efektuak ahotsetan, distortsioak baterian, fondoko soinuak…

EUS-CAT SOUND SYSTEM FESTA I · Azaroak 9 novembre  · EUSKAL ETXEA, 20:00 · Entrades 5€ (Txoko i taquilla)

Nikotina

Tot va començar a les sessions de reggae i dancehall que es feien a l’Otsabi Soundz de Tolosa per 2016, on un jove de cognom Tolosa, va sorprendre amb les seves rimes de rap euskaldun als organitzadors de l’esdeveniment com Monsieur le Crêpe (Juantxo de Glaukoma) i el seu germà Little Martin Selektah (Ziribulio Sound). Des de llavors, Jon Tolosa, ja ha publicat un disc amb les col·laboracions de Keif (cantant de Ziribulio Sound) i Juantxo Glaukoma. Porten tot l’any de gira amb el disc ‘Nikotina’, i els tindrem a Barcelona amb Little Martin Selektah, en el que serà el seu penúltim concert de l’any.

2016 aldera hasi zen dena, Tolosako Otsabi Soundz reggae eta dancehall saioetan. Bertan, Tolosa abizena duen mutiko batek denak harritu zituen haren rap euskaldunaren bitartez. Baita antolatzaile lanetan zebiltzan Monsieur le Crêpe (Glaukomako Juantxo) eta bere anaia Little Martin Selektah (Ziribulio Sound). Orduz geroztik, Jon Tolosak diska bat ere argitaratu du Keif (Ziribulio Soundeko abeslaria) eta Juantxo Glaukomarekin batera. Urte osoa daramate kontzertuz kontzertu ‘Nikotina’ izen bereko diskarekin, eta Bartzelonan Little Martin Selektah-rekin, urteko azkenaurreneko kontzertua eskainiko dute.

Senyor Oca 

Des del barri barcelonés de Sant Antoni sonen ritmes clàssics dels anys 90 amb una marcada evolució procedent del Dub africà i el Drum ‘n’ Bass, de la mà de Senyor Oca Crew juntament amb DJ Gale i Deps Music. Creat en 2012, autodefineixen el seu estil de hip-hop en català com rap de la terra amb un missatge contundent de crítica social i de cultiu del món intern. El primer àlbum de la banda va ser ‘Entre druides’ (2013) i, tot seguit, treu el seu segon àlbum ‘Aneguet lleig’ (2015) i ‘Atomosfera’ (2017). Ara a l’Euskal Etxea presentaran l’últim disc ‘Cant de Pagès’ (2018).

Bartzelonako Sant Antoni auzotik 90. hamarkadako erritmo klasikoak entzuten dira, Dub afrikarretik eta Drum ‘n’ Bassetik eratorritako garapen esanguratsu batekin, Senyor Oca Crew-ren eskutik eta DJ Gale eta Deps Music bidelagun izanik. 2012an sortua, katalanezko beraien hip-hop estiloa rap de la terra bezala da ezagutua, kritika sozial gogorreko mezu eta barne munduaren laborantzarekin. ‘Entre druides’ (2013) lehen diskoaren ostean ‘‘Aneguet lleig’ (2015) eta ‘Atomosfera’ (2017) kaleratu zuten. Orain, azken diskoa aurkeztuko dute Euskal Etxean: ‘Cant de Pagès’ (2018).

Azaroak 15 novembre · EUSKAL ETXEA, 20:00 · Entrades 5€ (Txoko i taquilla)

Barcelona Rock Orchestra 

BRO ofereix una proposta molt dinàmica, fresca i innovadora basada en els clàssics de la música rock. En concert, escoltem els èxits immortals de l’era del rock interpretats en grans arranjaments orquestrals que maximitzen cada instrument i veiem als músics, amants de la cultura rock, que ho donen tot en cada nota. Escoltem els millors solos de guitarra, tocats amb la mateixa energia i entusiasme, però aquesta vegada amb instruments clàssics, com el violí.

BROk proposamen oso dinamiko, fresko eta berritzailea eskeintzen du, Rock musikaren klasikoetan oinarritua. Kontzertuan, rockaren garai onenetako hit arrakastasuenak entzungo ditugu, musika tresna bakoitza gailentzen duten moldaketa orkestal bikainak, eta nota bakoitzean haien onena ematen duten rock musikazaleak. Kitarrarekin entzundako bakarkakoak entzungo ditugu, gogo eta kemen berarekin interpretatuak baina tresna klasikoen eskutik entzun ere.

Eskean Kristö 

En 2012 van treure la maqueta amb la qual Eskean Kristö va guanyar el concurs de bandes organitzat per Azkue Fundazioa. Dos anys més tard van publicar el disc ‘Azote kaldüz’ que recollia el rock and roll de les décades dels 70 i 80, i en 2016 ’Ezkurrik onenak’. Els d’Arratia ja fa 5 anys van guanyar el concurs de l’EH Sona, i aquesta vegada tornaran a mostrar la seva qualitat rockera a l’Ateneu L’Harmonia de Sant Andreu per presentar l’últim disc: ‘Beste Belaze Batzuen Gozoan’ (2018).

2012an, aurreneko maketa egin zuten, eta horrekin Azkue Fundazioak antolatutako banden lehiaketa irabazi zuen, bi urte beranduago 1970 eta 1980ko hamarkadetako rock and rolla lantzen zuen ‘Azote kaldüz’ diskoa kaleratu zuten, eta 2016an ‘Ezkurrik onenak’ lanak ikusi zuen argia. Iazko azaroan aurkeztu dute azkena: ‘Beste Belaze Batzuen Gozoan’. Horixe ekarriko dute Sant Andreuko Ateneu L’Harmoniara. EH Sona lehiaketaren sari nagusia eskuratu zuten duela bost urte. Arratiarrek, Bartzelona aldean hortaz, jada erakutsi dute soberako katitatea dutela.

ZEA MAYS · Azaroak 22 novembre · SIDECAR, 22:00 · Entrades: Online (12,10) Taquilla (14€) 

El grup de Bilbao presentarà el seu últim disc a la sala Sidecar de Barcelona. Que quants anys porten? Doncs tants com l’EH Sona… Ja en porten 22! El grup de l’Aiora Renteria s’ha convertit en un dels clàssics del rock basc gràcies a cançons com ‘Negua joan da ta’ i, amb la presentació d’aquest desè treball, ple d’energia i personalitat, ens deixarà a tots sense paraules.

Bilboko taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du Bartzelonako Sidecar aretoan. Zenbat urte dituzten? Bada, EH Sonak beste; izan ere, 22 udaberri ikusi baitituzte jada. Hartara, ‘Negua joan da ta’ bezalako abestiekin euskal rockaren klasiko bihurtu zaigu Aiora Renteriaren taldea, eta aurten euren energia, nortasun eta estreinatuko duten hamargarren lanarekin aho bete hotz utziko gaituzte berriz.

EUS-CAT SOUND SYSTEM FESTA II · Azaroak 23 novembre · EUSKAL ETXEA, 20:00 · Entrades 5€ (Txoko i taquilla)

Bad Sound 

Era l’any 1999 quan Fermín Muguruza comença la seva gira amb el projecte Dub Manifest acompanyat dels riddims del Selektah Stepi. Però serà a partir de 2003 que les sessions musicals dels MCs col·lectiu MalaMafia crearan a la plaça Mosku d’Irun Bad Sound System. Des d’aleshores, de la mà de Selektah Stepi i la veu de Kenitra, ritmes de reggae, dancehall i ragga sonen per tot Euskal Herria, amb reivindicació social agitant tot el món. Prova d’això són els discos ‘Buiaka’ (2004), ‘Kalean’ (2008), ‘Aldaketa’ (2012) i ‘Birsortzen’ (2018), així com l’EP amb Glaukoma ‘Sua zaintzen’ (2015), ja amb el nom de Bad Sound.

1999 urtea zen Fermín Muguruzak Dub Manifest proiektuaren bira egin zuenean Selektah Stepiren riddimetaz lagunduta. Baina 2003. urtetik aurrera izan zen Irungo Mosku plazan MalaMafia kolektiboko MCen saio musikalek Bad Sound System sortu zutenean. Harrezkeroz, Selektah Stepiren eskutik eta Kenitraren ahotsaz, reggae, dancehall eta ragga erritmoak Euskal Herri osoan zehar entzuten dira, aldarrikapen sozialaren bidez mundua astintzen. Horren lekuko dira ‘Buiaka’ (2004), ‘Kalean’ (2008), ‘Aldaketa’ (2012) eta ‘Birsortzen’ (2018) diskoak, eta baita Glaukomarekin kaleratutako ‘Sua zaintzen’ (2015) EPa ere, azken hau Bad Sound izenpean.

Maluks

Aquest nou grup de València format per les veus de Marina Bolea, Laura Honrubia i Núria Pons venen a fer-nos vibrar amb el seu missatge antipatriarcal i ballar amb els seus ritmes dancehall, reggae, cúmbia i drum’n’bass de la mà de Nonai Sound DJ. Amb la seva actuació a l’Euskal Etxea, per primera vegada vindran des del País Valencià a Barcelona per ballar fins a l’alba.

Valentziako talde berri hau Marina Bolea, Laura Honrubia eta Núria Ponsen ahotsek osatzen dute; haien mezu antipatriarkalaz gu astintzera etorriko zaizkigu, baita Nonai Sound DJ-k lagunduta dancehall, reggae, cúmbia eta drum’n’bass doinuez gu mugiaraztera. Euskal Etxeko emanaldiaz, Valentziatik Bartzelonara hurbilduko dira lehendabiziko aldiz, zertara eta egunsentira arte dantzan egitera.

25×40 ANIVERSARI DE L’EUSKAL ETXEA

Trakamatraka · Azaroak 30 novembre · EUSKAL ETXEA, 12:00 · Gratuït

Mànegues a ritme de jazz, iogurts que es transformen en didgeridoos, tapes de maionesa amb caràcter festiu, cubells plens de ritmes africans, tubs que emanen melodies contagioses… Tot això ho trobarem en Trakamatraka, un projecte que ajunta la música amb el reciclatge, la creativitat i la imaginació, la diversitat musical i el respecte pel medi ambient.
Mitjançant tallers i concerts didàctics intentem acostar la música d’una forma amena, així com també prenem consciència que el reciclatge és la via cap a un món millor.
Un projecte on crearem i transformarem els objectes que aquesta societat rebutja per a convertir-los en quelcom tan meravellós com els instruments musicals.
Una estona d’aprenentatge jovial i interactiu, on el públic serà el creador, on gaudirem, descobrirem i donarem forma al silenci.
Una nova manera d’entendre, comprendre i estimar la música.

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
Tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.
Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.

Belatz · Azaroak 30 novembre · EUSKAL ETXEA, 21:00 · Entrades 5€ (Txoko i taquilla)

La banda Belatz (Gernika, 2015) va rebre el premi Banden Lehia 2018 de Azkue Fundazioa i el resultat del premi és el segon disc ‘Hotz egin duen arren’. Belatz és oració amb rock: la facilitat del pop, tocs de grunge suau amb rock dur i tendre, arribant a l’electrònica amb la dolçor de la balada.

Belatz taldeak (Gernika, 2015) Azkue Fundazioaren Banden Lehia saria jaso zuen 2018an eta sariaren emaitza da bizkaitarren bigarren diskoa den ‘Hotz egin duen arren’. Belatz oratzaile trebea da, rocka esku askotan utzi du: poparen erraztasunean, grunge leunenaren ukituetan, rock gogorraren atzaparretan, elektronikaren tantetan, baladaren gozotasunean, rock trinkoaren ziztadetan edota rock amultsuaren besoetan.

URTARRILAK 18 GENER · EUSKAL ETXEA, 20:00 · Entrades 5€ (Txoko i taquilla)

Anita Parker 

Anita Parker neix entre Arrasate, Bilbao i Lakuntza. Ane Martínez va estar amb anterioritat amb Zango, Olatz Andueza a Skalariak i amb Iñaki Bengoa i Jon Zubiaga Osoron acumulen l’experiència vital de Gose. Anita Parker és juganera, traçant un swing de tempesta festiva perfecta, capaç de portar el bon rotllo a les situacions més agres. Com diu una de les seves cançons: “Si no saps què dir: crida!” No és mala idea…

Arrasate, Bilbo eta Lakuntza artean jaio zen Anita Parker. Ane Martinez Zango taldean aritu zen lehenago, Olatz Andueza Skalariaken eta Iñaki Bengoa zein Jon Zubiaga Osoronekin Gose taldearen bizi-esperientzia jaso dute. Jostalaria da Anita Parker, edozein kopetilun umore onez jartzeko ahalmena duen swing ekaitz perfektu bat abiatzen duena. Haien abestietako batek dioen bezala: zer esan ez badakizu, bada, oihukatu! Ez da, ez, batere ideia txarra….

 

Laguntzaileak

Etxepare Euskal Institutoaren laguntzaz